Nola lagun zaitzakegu?

LAGUNTZA EKONOMIKOAren bidez: 120.000 euro arteko Kapital Sozialaren partizipazioekin. Honako baldintza hauekin:


:: Kapital sozialean gutxiengoa izanez, beti ehuneko berrogeita hamar azpitiko partaidetzarekin.

:: Gutxiengoko parte-hartzearekin. Zuk hartuko dituzu enpresaren erabaki guztiak eta enpresaren kudeaketan AUTONOMIA osoa izango duzu.

:: Denboraldi batez. Hazibidek egonkortasuna ematen dizu, akziodunerian enpresa-proiektua garatu dadin behar besteko denbora egonez.

:: Proiektuak aztertu, ebaluatu eta auketatzeko irizpide jakin batzuen arabera ematen ditugu laguntzak, proiektu bakoitzaren premia eta ezaugarriekin bat etorriz.

Partaidetuen artean sartu ahal izateko BALDINTZAK:


:: Enpresa arabarra izatea.

:: Iharduera hasi berria izatea edo hastear egotea..

:: Sektore finantzario eta higiezinena alde batetara uzten dira, bai eta taberna eta merkataritza txikia. Hazibidek jardueraren osagai berritzaile, teknologiko edo estrategikoa bereziki balioesteak, ez du esan nahi ezaugarri horiek barneratzen ez dituzten proiektuak baztertuak izaten direnik.

Partaidetutako enpresa bat izateko GAKOAK:


:: Sustatzailearen apustua.

:: Plan finantzariotik eratorritako proiektuaren bideragarritasuna.

:: Enpresaren jarduera.

:: Sustatzailearen Curriculum Vitaea

 

Copyright © 2006 Hazibide
f-3.net